XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

c Berri batzuk emanda, hauen inguruko iritziak azaldu.

BERRI ZEHATZAK

MILAKA ARRAIN AGERTU DIRA HILIK BALMASEDA ALDEAN

Milaka arrain hilik agertu dira Kadagua ibaian.

Gaur goizean ibaia garbitzeko lanak hasi dira.

Oraindik ez dago argi zein den arrazoia baina aditu batzuek esan dute inguruko lantegiek isurkin toxiko ugari sortzen dutela.

Ekologistek protesta-ekintza deitu dute gaur arratsaldeko 8etarako herriko plazan gure erreka defenda dezagun lemapean.

DONOSTIAKO UDALAK ZABORTEGI BAT ZABALDUKO DU EGIA AUZOAN

Donostiako udalak zabortegi bat zabalduko duela esan du.

Egia auzoa aukeratu dute oso leku aproposa dela uste dutelako.

Donostia hiria handitu egin da azken 8 urteotan eta zarama botatzeko zabortegia txiki geratu da udalaren ustez.

Egiako auzo elkarteak ez duela onartuko esan du.

OSO JENDE GUTXI DAGO GUSTORA BERE LANEAN

Egunkari honek inkesta bat egin du Euskal Herriko kaleetan eta ondorio hau atera du: jendea ez dago batere pozik bere lanean (%99).

Arrazoiak hauek dira:

1. Soldatak oso txikiak dira.

2. Lan handiegia egiten dute.

3. Kontratuak ez dira finkoak.

Hizkuntz aktibitatearen helburua lortu eta neurtzeko erabilera posible bat:

Berriak banatu, iritziak eman eta arazoak konpontzeko iradokizunak egin.